Lege oharra

Lege-oharra

Xelai Tabernak Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean eta Izaera Pertsonaleko datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko araudian ezarritako baldintzak betetzen ditu, eta helburu horrekin sortu du lege-ohar hau.

WEBGUNEAREN TITULARRAREN IDENTIFIKAZIOA

www.xelaitaberna.com domeinua XELAI TABERNAren ataria da.
Helbidea: Nizeto Urkizu 36-39, baxua
Elorrio (Bizkaia); Posta Kodea: 48230
Tel.: 946 550 266
E-maila: info@xelaitaberna.com
Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratua, 2456. Liburukia, BI-32114 Orria, 32. Folioa
Xelai tabernak hostalaritza eta errestaurazio zerbitzuak ematen dihardu.

WEBGUNEAREN HELBURUA

Wegune honen helburua da egungo bezeroei nahiz erabiltzaile berriei eskaintzen dizkien produktuen, zerbitzuen eta nobedadeen berri ematea. Webgunerako sarbideak erabiltzaile-izaera ematen dizu eta lege-ohar honetan jasotako baldintza guztiak erabat eta erreserbarik gabe onartzea dakarkizu; hori dela-eta, webgunean sartzen zaren bakoitzean lege-ohar hau irakurtzea gomendatzen dizugu, sarbide horren baldintzek aldaketak izan baititzakete.

Xelai tabernaren webgune honen zerbitzua eta/edo edukiak bere kabuz eta aurretiaz ohartarazi gabe hobetzeko, aldatzeko edota ezabatzeko eskubidea du.

Webgune honen edukiak merkataritza- eta korporazio-informazioa eskaintzeko sortu dira. Xelai taberna ez da erantzule izango eduki horiek edota horien egiatasunak hirugarrenei eragindako kalte edo galerei dagokienez, ezta hirugarrenak beste webguneetarako esteken bitartez zeharka sartzen diren edukiei dagokienez ere. www.xelaitaberna.com webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik hartzen beren gain atarian txerta litezkeen kanpo-estekei dagokienez.

Xelai taberna ez da erantzule izango erabiltzaileek edukiei emandako erabileraren ondoriozko kalte edo galerei dagokienez, ezta erabiltzaileek indarreko edozein lege-xedapen hausteari dagokionez ere.

IRUZKINAK EGITEKO BALDINTZAK

Xelai tabernari buruzko iruzkinak egiteko baimena ematen die erabiltzaileei. Erabiltzaileak, webgunearen bitartez iruzkinen bat egitean, honako baldintza hauen berri du eta esanbidez onartzen ditu:

Erabiltzaileak legearen, moralaren eta/edo ordena publikoaren kontrako iruzkinik eta/edo jarduerarik ez egiteko konpromisoa hartzen du; halaber, iruzkin iraingarririk edo kalumniazkorik ez egiteko, nortasun faltsuren bat erabiliz iruzkinik ez egiteko eta publizitate-jarduerarik ez gauzatzeko konpromisoa ere hartzen du.
Xelai tabernak eskubidea dauka bere ustez baldintza hauetan ezarritakoaren aurka dauden edo Xelai tabernaren interesen aurka egiten duten edota hirugarrenen eskubideen eta/edo indarreko lege-xedapen ororen aurka egiten duten iruzkinak kentzeko.
Xelai tabernak baldintza hauek hausten dituen erabiltzaileari etorkizunean ekintzak gauzatzea galarazten saiatzeko eskubidea du, eta horretaz gain, abian jarri ahal izango ditu horri dagokionez egokitzat jotako lege-egintzak.

Nolanahi ere, Xelai taberna ez da erantzule izango erabiltzaileek egindako iruzkinei dagokienez, ezta erabiltzaileek indarreko edozein lege-xedapen urratzeari dagokionez ere.

COOKIE-AK ETA ESTEKAK

Webgune honek ‘cookie’ deritzenak erabiltzen ditu. Cookieak zure ordenagailuan kokaturiko testu-artxiboak dira eta erabiltzaileek webguneari ematen dioten erabilera aztertzen laguntzen diote webguneari berari. ‘Cookie’ horrek ez du inolaz ere ematen zuri buruzko informaziorik.

Erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake, hark horrelako artxiboen instalazioa galaraz dezan, baina halere, kasu horretan litekeena da webguneak eskaintzen dizkion funtzionaltasun guztiak erabiltzeko aukera ez izatea.

IP HELBIDEAK

Webgune honetako zerbitzariek modu automatikoan detektatu ahal izango dituzte erabiltzaileak erabiltzen dituen IP helbidea eta domeinu-izena. IP helbidea ordenagailu bati modu automatikoan esleitzen zaion zenbakia da helbide hori Internetera konektatzen denean. Informazio hori guztia zerbitzariaren jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, eta horri esker, ondoren datuak prozesatu ahal izango dira, soilik estatistikoak diren neurketak lortzeko, orrien inprimaketa kopurua, webguneetara egindako bisita kopurua, bisiten ordena, sartzeko puntua eta abar jakitea ahalbidetzen duten neurketak, alegia.

Horretaz gain, jakinarazten da web-azterketarako tresnak eta zerbitzuak erabil daitezkeela (adibidez, Google Analytics); horiek guztiek webgunearen trafikoari buruzko informazioa ematen dute.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Web-orri honetako eduki guztiak, orokorki kontuan hartuta eta adierazgarri gisa soilik, testuak, grafikoak, irudiak, horien diseinua eta eduki horiei legozkiekeen jabetza intelektualaren eskubideak ez ezik marka guztiak, merkataritza-izenak edo beste edozein zeinu bereizgarri ere barne, Xelai tabernarenak edo haren legezko jabeenak dira, eta horiei buruzko eskubide guztiak gordeta daude eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Estatuko eta nazioarteko araudiak babesten ditu.

APLIKA DAITEKEEN LEGERIA

Erabilera-baldintza hauek Espainiako legeari jarraitzen diote mutur guztietan. Gatazkaren edo desadostasunen bat gertatuz gero, erabiltzailea, dagokion edozein eskumeni esanbidez uko eginez, Donostiako (Gipuzkoa) epaitegien eta auzitegien eskumenen eraginpean geratuko da.
Pribatutasun-politika

Xelai tabernak Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera babesten ditu datu pertsonalak.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu www.xelaitaberna.com webgunearen bitartez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Xelai tabernaren titulartasuneko fitxategi batean (Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratuta dago fitxategi hori) sartuko ditugula (www.agpd.es).

Erabiltzaileak, laukia markatzean, esanbidez, askatasunez eta zalantzarik gabe onartzen du Xelai tabernak bere datu pertsonalak erabiltzea honako helburu hauetarako: batetik, atariaren bitartez eskainitako zerbitzua emateko, bestetik, erabiltzaileak eskatutako informazioa igortzeko, eta azkenik, erabiltzailearen interesekoak izan daitezkeen jardueren gainean atariak etorkizunean egin ditzakeen jakinarazpenetarako, www.xelaitaberna.com webgunearen berri-buletinaren bitartez.

Erabiltzaileak harpidetzen atalean –webgunekoan– dagoen formularioa bete badu, erabiltzaile horrek, laukia markatzean, esanbidez, askatasunez eta zalantzarik gabe onartzen du Xelai tabernak bere datu pertsonalak erabiltzea, eta erabiltzaileak emandako datuak harpidetzen gure fitxategian sartuko dira, aldian behin gure argitalpenei eta produktuei buruzko informazioa eskaintzeko.

Datuen titularrak datuetan sartzeko, datuak zuzendu eta ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubidea gauzatzeko aukera izango du, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan ezarritako baldintzetan eta epeen barruan, honako helbide honetara idatziz: Xelai taberna, Nizeto Urkizu 36-39, Elorrio (Bizkaia), edota honako honetara e-mail bat bidaliz: info@xelaitaberna.com

Edonola ere, erabiltzaileak esanbidez aitortzen du emandako datuen titulartasuna eta egiatasuna. Erabiltzaileak derrigorrean jakinarazi behar du bere datu pertsonalek izan dezaketen edozein aldaketa.

Erabiltzaileak hirugarrenei buruzko datu pertsonalak www.xelaitaberna.com webguneko formularioen bitartez ematen baditu, datuak sartu baino lehen eman beharko die erabiltzaileak baldintza hauen berri.

Erabiltzailea izango da formularioetan datu faltsuak, okerrak, osatugabeak edo eguneratu gabeak sartzeagatik Xelai tabernari edo beste edozein hirugarreni eragin diezaiokeen kalte edo galera ororen (zuzenekoa edo zeharkakoa) arduradun bakarra.